IX. BILTZARRA - IX CONGRESO - IX CONGRESSO

EPEA LUZATUTA EKAINAREN 22RA ARTE

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEKO DEIA

Zuzendaritza:

Mario Domínguez Maestre

EHAEO ordezkaria/laguntzailea: Matxalen Acasuso

EHAEO-Gipuzkoa  ordezkaria/laguntzailea: Lorenzo Goicoechea

Idazkariak: Estanislao Fernández / Olatz Ocerin / Esteban García / Judith Ubarrechena

 

Zientzia Batzordea:

José Ángel Sanz Esquide

José Ángel Medina Murua

Margherita Sani

Bixente Taberna Irazoki

Victoria Ateca Amestoy

João Carlos dos Santos

 

Antolatzaileak:

EHAEO – Gipuzkoako Ordezkaritza

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala

DOCOMOMO Ibérico Fundazioa

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa- UPV-EHU

Arkitektura Saila. UPV-EHU

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa- Nafarroako Unibertsitatea

Espainiako Kultura Ondarearen Institutua - IPCE

 

Mahai inguruko hizlari / parte hartzaile baieztatuak:

Josep Llinás

Elías Torres

Ricardo Flores +  Eva Prats

Víctor López Cotelo

Mark O´Neill

Jose Antonio Bandeirinha

Alexandre Alves Costa

Randall F. Mason

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, bere Gipuzkoako Ordezkaritzaren bidez, eta DOCOMOMO Ibérico Fundazioarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin eta Arkitektura Sailarekin, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin, eta Espainiako Kultura Ondarearen Institutuarekin elkarlanean, arkitektura alorreko profesionalei nahiz gaian interesa duten beste edozein alorretako ikertzaileei gonbita egiten die argitaratu gabeko komunikazio proposamenak aurkez ditzaten biltzarraren egiturak hartzen dituen hiru arlo tematikoen barnean.

 

Zientzia batzordeak 18 komunikazio proposamen aukeratuko ditu gutxienez, gero garatu eta Biltzarrean aurkezteko. Era berean, Zientzia batzordeak beste komunikazio proposamen batzuk aukeratu ahal izango ditu Bitzarreko aktetan argitaratzeko.

 

Honako egutegi honen arabera bideratuko da prozesua:

 

Ekainak 15:

Uztailak 5:

Uztailaren 7tik aurrera:

Urriak 18:

komunikazio proposamenak jasotzeko azken eguna (gehienez 2100 karaktere)

Zientzia batzordeak komunikazioak aukeratzea

onartutako komunikazioen egileei jakinaraztea

onartutako komunikazioen behin betiko testuak aurkezteko azken eguna (gehienez 6 orri, 12.600 karaktere espazioak barne, gehienez 10 irudi 300dpi)

Eskabide orria behar bezala bete behar da komunikazio proposamenak egiteko, eta posta elektronikoz edo korreo ziurtatuaz aurkeztu behar dira 2016ko ekainak 15ean 14:00ak baino lehen, honako helbide hauetan:

 

papers.docomomoIberico2016@coavn.org

 

COAVN – Delegación en Gipuzkoa – Paseo de Francia 11, 20012 Donostia / San Sebastián

 

Gizarte sistemen barneko hurrenez hurrengo eraikuntza sozial gisa uler daiteke Kultura Ondarea kontzeptua. Indarrean dagoen gizarte sistema bateko arauen eta baldintzen multzoa aztertzen badugu, eta multzo horrek Kultura Ondarearen fenomenoari nolako irtenbidea ematen dion –gizarte izaera nola ematen dion- aztertzen badugu, hobeto ulertuko ditugu hura kudeatzeko aukerak. Gizarte sistema horien berrikuste garaia bizi dugu gaur egun, zalantzan jarriaz nork aldezten dituen legeak eta botere harremanak, kulturak izan duen eta izan behar duen papera, zein prozesu motak arautzen dituen herritarren eta Administrazioaren arteko harremanak, edo zein izan litekeen eredu ekonomiko bideragarria, gardena eta kontrolatua.

IX. DOCOMOMO Ibérico Biltzarraren proposamenak galdera horiexek planteatu nahi ditu hain zuzen ere, eta mugimendu modernoko ondarean zer-nolako eragina duten ikusi. Mugimendu moderno horrek aurrekoarekin hausteko izaeraz egin beharko die aurre, hobekuntza soziala proposatuz, bere bideragarritasuna eta kudeaketa egokiagoa bermatu ahal izateko, etorkizunean gerta litezkeen aldaketa ekonomikoei eta gobernantzarako bide berriei begira.

 

 

Gaia laburbiltzen duen muin eta kontzeptu gisa, “Kultura Ondarea eta Gizartea” leloa proposatu da. Hiru arlo tematikotan banatuko da: mugimendu modernoak bilakaera sozialarekin duen lotura, herritarrek arkitektura ondare horretan duten parte hartzea, eta haren ekonomiarako eta kudeaketarako tresnak. Gaia esparru iberiarretik badator ere, nazioarteko esparruko proposamenen parte hartzea aintzat hartuko da biltzarreko eduki horietan sakontzen badute, are gehiago kontuan izanik Donostia, Biltzarra egingo den lekua, Europako Kultur Hiriburua dela 2016an.

 

 

1. MUGIMENDU MODERNOA ETA GARAPEN SOZIALA. Mugimendu modernoa deitu zaionaren sorrera hertsiki loturik dago izan diren aldaketa soziologiko, ekonomiko, zientifiko eta artistiko handiekin. Gerren arteko garaian izandako gertakizunak dira, berriz, “funtzionalismoa” (Sartoris) edo “nazioarteko estiloa” (Russell-Hitchcock & Johnson) bezalako izenak hartu dituen estilo berriaren hondo-irudia. XIX. mendeko gizartearen gainbehera, makinaren 1. adinari ongi etorria, 1929ko burtsaren kraka, zinea eta masen kultura edo adierazpen politikoak eta artistikoak, horiexek markatzen dute izpiritu berri horren sorrera ez-ezik, XX. mendearen zati handi baten bilakaera ere. II. Mundu Gerraren ondoko estilo berri horren zehaztapenaren ondorioz, “arrazionalismotik eta organizismotik” (Zevi) “brutalismo berrira” (Banham) doazen ekarpen berriekin eta izen berriekin osatua, haren garapena gizarte eta politika alorretako aldaketekin hertsiki loturik egon da asalduraz beteriko XX. mendean zehar.

 

Intereseko ardatz tematiko batzuen adibidea:

 

  • Arkitekturan izandako aldaketak eta eraldaketak, bizitza intelektual eta artistikoko gainerako alorrekin, eta garai bakoitzean indarrean dauden balio sistemekin loturik ikusita.
  • “Berria”,  “haustura”,  “tradizioa” kontzeptuen sorrera edo aplikazioa bultzatzen duten baldintza ekonomikoak, politikoak eta sozialak, eta mugimendu modernoko arkitekturan duten isla.
  • “Monumentalitate” kontzeptua, haren esanahia eta ezaugarriak mugimendu modernoan zehar, eta gizarte gorputzak arkitektura ekintzarekiko duen pertzepzioarekin loturik.

 

Komunikazioen deialdian jarraitu beharreko ildo batzuen adibideak:

 

  • Arkitekturaren adibide kanonikoen analisia mugimendu modernoaren une desberdinetan.
  • “Etxebizitza kolektiboaren”, “hiri bizilekuaren”, “hiriko multzoen” esperientziak, aldaketa politiko eta sozialekin loturik.
  • Metodologien berrebaluazioa, mugimendu modernoaren teoria eta kritika, denboraren joanaren ikuspegitik begiratuta.

 

 

2. HERRITARREN PARTE HARTZEA: HEZIKETA, INFORMAZIOA, ZABALKUNDEA. Hiri eta arkitektura ondarearen babesaren inguruan erabakiak hartzean, herritarren parte hartzeak bere esanahi osoena hartzen du Henry Lefebvre-ren “Hiria izateko eskubidea” adierazpenean, haren irismena eta esanahiak aztertzeko zabalik badaude ere oraindik, hiriaren gaineko pentsamenduaren eta teoria garaikidearen barnean. Gaur egun parte hartze prozesuak aintzat hartzen dira kultura ondarea babesteko erakundeen funtzionamenduan, herritarrek eta profesionalek parte hartuz kultura eta ondare baliabideen kudeaketan. Baterako ekintza horrek lagun dezake komunitate sendoak eraikitzen, ondarearen beraren gainean jabetza zentzu handiagoa sortzen, eta esku hartzen duten kultur erakundeen iraunkortasuna bultzatzen. Mugimendu modernoko ideiak eta eraikinak, eta herritarrak hartara hurbiltzeko eta parte hartzeko beharreko heziketa, informazio eta zabalpen prozesuak aztertuko dira biltzarrean.

 

Intereseko ardatz tematiko batzuen adibidea:

 

  • “Hiria izateko eskubidea” eta izan ditzakeen irakurketak: Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Biltzarraren (CIAM) ekarpenak, Jane Jacobs-en posizioak, 1950. eta 1960. hamarkadetako mugimenduak, trantsizio politikoaren egoerak eta abar.
  • Parte hartze esparruak eta eskalak: auzo unitateak, neighbourhood unit, auzoa edo komunitatea eta abar. Gizarte taldeen arrazoiak eta interesak, eta haien emaitzak, prozesuaren amaieran, hiria eratzen dutenak.
  • Komunitatearen eta instituzioen arteko lankidetza, adituak ez direnen ezagutzei, hezkuntzari eta informazioari dagokienean.

 

Komunikazioen deialdian jarraitu beharreko ildo batzuen adibideak:

 

  • Herritarren hezkuntzaren eta informazioaren alorrean, mugimendu modernoko kultura ondareen zaintzan eta erabilera eraikitzaile eta gaurkoan, nahiz haren zabalkundean, herritarrek duten parte hartzearen edo lankidetzaren inguruan aurrera eramandako esperientziak.
  • Hiri edukiak eta inplikazioa: bizitegi, zuzkidura, industria arkitektura, hiri proiektuak, hiriko eraldaketak eta aldaketak, mugikortasuna eta abar, eta arkitektoa arkitektura/gizartea harreman horretan.
  • Instituzioen eginkizuna elkarrekintza publikorako baldintzak sortzeko, erabakiak hartzeko, planifikatzeko eta abarrerako, “kultura ondarearen ordenantza parte hartzailea” Europar Batasunaren Kulturarako Lan Planaren lehentasunetako bat izanik datozen lau urteetan.

 

 

3. KULTURA ONDAREAREN KUDEAKETA ETA EKONOMIA. Gaurko gizarteen eraldaketa azkarrek, globalizazioarekin, krisi ekonomiko eta sozialarekin nahiz balioen krisiarekin eta IKTen erabileraren garapen esponentzialarekin loturik, eragin handia dute kultura ondareari nola ekin zehazterakoan, hartan esku hartzeko moduan eta hura erabiltzeko eta bizitzeko eran, duen ahalmen ekonomikoa eta erabilera iraunkorra aprobetxatuz. Horrelako testuinguruak berrireki egin du kultura ondasun higiezinak baloratzeko teknikei, eta teknikariek egin behar duten “kultur balioaren” analisiari buruzko eztabaida, haien ikuspegiak poliedrikoa izan behar baitu, eta zorrotza betiere. Horregatik, Kulturaren Ekonomia bezalako diziplinek proposaturiko tresnak guztiz adierazgarriak dira ondasun horien kudeaketaz arduratzen direnentzat. Ondarearen balioa ulertzeko aukera emango duten tresnak eta kasuen analisiak aurkeztuko dira, mugimendu modernoko multzoekin eta eraikinekin loturiko alderdi ukiezinak barne.

 

Intereseko ardatz tematiko batzuen adibidea:

 

  • Ondarearen balio ekonomikoaren analisia.
  • Gizarte aldakorretan eta krisian daudenetan nola bateratu ondarearen balio ekonomikoa, identitate balioa eta balio soziala.
  • Ondarearen balioa eta eragina (ez bakarrik “higiezinaren” balio ekonomikoa, baizik eta “branding” eta kohesio sozialeko elementu ukiezinena ere) neurtzeko metodo kuantitatiboak aplikatzea.
  • Sortzen diren erronkak eta multzo horien kudeaketa integralerako egon daitezkeen irtenbideak: negozio eredu berriak, elkarlanerako bideak, gobernantza parte hartzailea (“herritarren parte hartzea” alorrarekin loturik).

 

Komunikazioen deialdian jarraitu beharreko ildoen adibideak:

 

  • Hiria eraberritzeko diziplina anitzeko esku hartzeen kasu azterketak, mugimendu modernoarekin loturiko ondarearen berrerabileran oinarrituak.
  • Hirietarako proiektu berritzaileen kasu azterketak, mugimendu modernoko arkitektura eta hiri ondarean oinarrituak, haien nortasuna babestuz.
  • Ondarearen balorazio ekonomikorako teknikak aplikatzea: prezio hedonikoak, balorazio kontingentea, bidaia kostuaren metodoa eta abar (batzuk kultur turismoarekin lotuak beharbada).
  • Mugimendu modernoko ondarearekin loturiko elkarlaneko kudeaketa publiko-pribatuaren adibideak.